IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zine zikloaren beste hitzordu bat Iruñean

Iruñeko Iturramako eta Sanduzelaiko civivoxetan Zinemako Heroiak zine zikloa garatzen ari da urtarrilaren 21era bitartean. Pantailaratuko diren filmetan emakumeen unibertsora gerturatzeko ahalegina egin nahi da: “iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero estereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Gaur berton, azaroak 12, 18:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean, Little  Miss Sunshine (Jonathan Dayton, Valerie Faris, 2006) filma ikusteko abagunea izango da. Olive Hoover neskato zoragarria eta ezberdina da. Nahiko familia bitxia dauka: aitona drogatzen da; aitak negozio ikusezinez egiten du amets; anaiak mutu egotea erabaki du; osaba, berriz, Proust idazleari buruzko aditurik handiena da Estatu Batuetan (baina berak besterik ez daki), eta ama anabasa horretatik bizirik ateratzen saiatzen da. Egoera horretan, familiak Volkswagen furgoneta zaharkitua hartu eta bidaiari ekingo dio.

Datozen asteetan ondu diren emanaldiak honakoak dituzue: Three Billborads Outside Ebbing, Missouri (Martin McDonagh, 2017), 80 Egunean (euskaraz) (Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, 2010); Gone with the wind ( Victor Fleming, George Cukor, Sam Wood, 1939); eta 9 mois ferme (Albert Dupontel, 2013).

Xehetasun guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu