IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zikloaren beste emanaldi bat, gaur

Iruñeko Iturramako civivoxean Zinemako Heroiak zikloa egingo da maiatzaren 13ra bitartean. Saioak astelehenetan izango dira.

Zikloaren helburua, emakumeak protagonista izanik, bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea da. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Gaur berton, Battle of the Sexes (Jonathan Dayton, Valerie Faris,2017) izeneko filmaren emanaldia programatu da. Pelikulan egiazko istorio bat kontatzen da, Billie Jean King eta Bobby Riggs tenislariek elkarren kontra jokatu zuten partida. Bata, emakumezkoa. Bestea, gizonezkoa. Partida 1973ko irailaren 20an jokatu zen, eta hura sekulako gertakaria izan zen kirolari, politikari eta arlo sozialari begira. Kalkuluen arabera, mundu zabaleko 50 milioi pertsonak ikusi zuten telebistaz.

Hurrengo saioa, apirilaren 15ean izango da, eta egun horretan, Asier Altunak zuzenduriko Amama pantailaratuko dute.

Zikloko hurrengo saioak zeintzuk diren jakiteko: Zinemako Heroiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button