IKUS-ENTZUN

“Elkarbizitzeko zinea” jardunaldiak, Donostian

Elkarbizitzeko zinea titulupean, zinea eta filosofiaren inguruko III. jardunaldiak egingo dira gaur hasita eta ostegunera bitartean (hilaren 13, 14 eta 15ean), Donostiako San Telmo Museoan.

Gaur izango da lehen saioa, 19:00etan, El rapto de Europa. Europar proiektu politikoaz arituko dira Julián Sauquillo, UAMeko Filosofia katedraduna, Javier Echeverría, Ikerbasqueko ikerlaria eta Concha Roldán, CSICeko Filosofia Institutuko zuzendaria.

Biharkoa saioa, 19:00etan: Filmar la guerra, firmar la paz zinema eta indarkeria globala zikloarekin lotutako hitzaldia izango da. Bertan Vicente J. Benet, Universitat Jaume I-n ikus-entzunezko komunikazioak katedraduna, Mayte Carrasco, freelance kazetari espainiarra, eta Amaia Merino gidoigile eta errealizatzailea arituko dira.
Ostegunean, Musika eta Zinea: akordeak eta desakordeak titulupean Anari, Amaia Zubiria eta Joserra Senperena bilduko dira 18:00etan. Egun horretan ere, Archipiélago izenburuko saioa programatu da. Hor, Alberto Iglesias konpositore donostiarra zine eta musikaz arituko da.

Zikloa San Telmo Museoak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Consejo Superior de Investigaciones Científicas-ek eta Globernancek antolatua da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button