IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zikloaren barruan, “Amama”

Iruñeko Iturramako civivoxean Zinemako Heroiak zikloa egingo da maiatzaren 13ra bitartean. Astelehenero film interesgarri bat pantailaratzen da ziklo horren barruan.

Zikloaren helburua, emakumeak protagonista izanik, bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea da. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Gaur berton, apirilak 15, Asier Altunak zuzenduriko Amama pantailaratuko dute. “Familiarteko istorio bat. Hiriaren eta landagunearen, iraganaren eta orainaren, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazka, hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarriak, eta mundua isiltasun adierazgarrienetik begiratzen duen amona bat”.

Zikloko hurrengo saioak zeintzuk diren jakiteko: Zinemako Heroiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button