IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zikloaren azken saioak

Iruñeko Iturramako civivoxak Zinemako Heroiak zikloa hartu du urriaren 9tik. Hil honetan izango dira azken saioak.  Zikloaren helburua, emakumeak protagonista izanik, bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea.

Saio horietan guztietan Florence Foster Jenkins, Mammoth (Mammut), El pico de las viudas, Paulina, Requisitos para ser una persona normal, Bar Bahar. Entre dos mundos eta Criadas y señoras filmak ikusteko aukera izan da. Maria Castejon Historian doktorea eta idazlea izan da koordinatzailea, emakumeen historian eta genero-irudikapenetan aditua baita.

Gaur, urtarrilaren 15ean, Bar Bahar. Entre dos mundos (Maysaloun Hamoud. 2016) filma izango da ikusgai, 18:00etan.
Lanaren sinopsia honakoa da: Salma, Laila eta Nur gazte palestinarrak dira. Israelgo pasaportea dute. Tradizioa dute alde batean, baina haiek aske eta zoriontsu bizi nahi dute.
“Erretratu modernoa eta gaur egungoa, unibertsaltasunezko ukituz zipriztindua, hiru borrokalari gazteon harremanak eta arazoak xehe-mehe azaltzen dituena”.

Azken saioan, urtarrilaren 29an, Criadas y señoras (Tate Taylor. 2011) filma ikusteko aukera egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button