IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zikloaren azken emanaldia

Iruñeko Iturramako civivoxean otsailean abiatu zen Zinemako Heroiak zikloaren azken emanaldia gaur, maiatzak 13, izango da. Astelehenero film interesgarri bat pantailaratu da ziklo horren barruan.

Zikloaren helburua, emakumeak protagonista izanik, bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea da. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Azken saioan Manolito Gafotas (Miguel Albaladejo. 1999) filma izango da protagonista. “Ez dirudi uda ona izanen denik Manolito Gafotasen familiarentzat, berriz ere Carabanchel Alton eman beharko baitute uda. Manolitok, gainera, matematikak suspenditu ditu. Ama Catalinak ez dio aitari horren berri eman nahi. Gauzak, ordea, ederki nahasiko dira…”

Filmaren proiekzioa 18:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button