MUSIKA

Eneritz Furyak musikariaren “Saio linbikioa”

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Saio linbikioak izenburuko zikloa abiatu du ostiralean, hilak 5. Egitarau horren xedea da ikus-entzuleak liburutegietara gerturaraztea musikaren bidez. Hala, ostiralean egingo den lehenengo saioan Eneritz Furyak izango da protagonista, 19:30etiik aurrera.

Bidebarrieta Kulturgunearen arabera, “Saio linbikoak programako jarduketa guztiak akustikoak dira eta antzeko formatua dute. Artistak sei abesti interpretatuko ditu, gizakiak dituen lehen mailako sei emozio gogora ekartzeko: poza, tristura, haserrea, beldurra, ezustea eta nazka”. Horretaz gainera, gonbidatuak bere liburu eta disko kutunen erreferentziak egingo ditu, eta solasean arituko da ekitaldira bertaratuko direnekin.

Eneritz Furyak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, behin Kasernarat amaituta, bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Horren ostean, bakarkako bide horren lehenengo urratsa eman du, eta bere kabuz grabatutako estreinako CD autoeditatua aurkeztu du, “sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa”. Horrekin batera, Furyak disko horretako Attrezzo kantuaren klipa zabaldu du. Orain, diskoa ere aurkezten ari da zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button