IKUS-ENTZUN

Zinemak mugimenduaren kontzeptuarekin eduki duen loturaz

Gorputzak Lauhazkan. Locomotion zikloaren lehen zita izango da gaur Tabakaleran.

Henry Lehrman zuzendariaren Making a living, eta  Kid auto races at Venice, eta Charles Chaplinen The Champion izango dira pantailaratuko diren lanak.

“Berriro aztertu nahi dugu zinemaren historia eta zinemak mugimenduaren kontzeptuarekin eduki duen lotura: bai hastapenetan, zinema mutuko slapstick komedia fisikoarekin; bai kirolarekin izan duen harreman historikoan; bai kamerak eta haren mugimenduak (travellingetik sekuentzia-planora) obra bat defini dezaketen moduan.” Horixe lortzeko antolatu da Gorputzak lauhazka, locomotion zikloa.

Pantailan ikusiko diren lanetan “Charlie Chaplinen lehen agerpen zinematografikoa, oraindik Charlot ez zenekoa, oraindik ere gerora komedia mutu gisa ezagutuko zenaren, slapstickaren, umore fisikoaren, gag-aren, lasterketa eta pertsekuzioen, golpeen eta halakoen arauak definitzen ari zirenekoa” ageriko da.

Charlie Chaplinen mugimendu ezinekoak, bizigarriak, eta bere betiko “keinuak, tikak, janzkera, bastoia eta erritmoaren zentzua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button