IKUS-ENTZUN

Zinemagintzari buruz dakizun guztia

Zinemagintzari buruz dakizun guztia eta erantzun dezakezuna (Todo lo que ud. sabe sobre cine y puede contestar) izeneko lehiaketa abiatu du Nafarroako Filmotekak. Gaur beton abiatuko dute ekimena.

Nola? Egunero Nafarroako Filmotekan azken bederatzi urteetan pantailaratu den film bati buruzko galdera bat planteatuko dute, eta hurrengo egunera bitartean erantzuteko tartea egongo da.

Asmatzen dutenen artean Filmotekak berak argitaratutako zinemari buruzko bi liburu zozketatuko dira (F. Fellini, Agnès Varda, K. Kieslowski, Screwball Comedy, Ana Díez, Helena Taberna, Camino Garrigóri dedikaturikoak). Horretaz gain, astean behin, Los cines de Navarra 1940-1990 lanaren bi ale ere bai, eta egunero, dena normaltasunera bueltatzen denerako, Filmotekaren programazioan pantailaratuko diren filmak ikusteko bi sarrera.

Lehiaketa apirilaren 30era bitartean izango da zabalik.

Parte hartu nahi baduzue, Nafarroako Filmotekak ditu xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button