IKUS-ENTZUN

Zinemagintzaren harribitxiak

Azkuna Zentroko Zinematekan, zinemagintzaren beste bi harribitxi proiektatuko dira gaur: The big sleep, Humphrey Bogart eta Lauren Bacallekin, eta The third man, Joseph Cotten eta Orson Wellesekin.

1946ko The Big Sleep obra Howard Hawks zuzendariarena da, eta gidoia, Raymond Chandler-en eleberrian oinarrituta, Leigh Brackett, Jules Furthman eta William Faulkner hirukoteak osatu zuten. Filmean honakoa kontatzen da: Milioidun jeneral xelebre batek kontu ilun samarretan nahastuta dabiltzan bi alaba ditu. Hori dela eta, Philip Marlowe detektibe pribatuari deitzea erabaki du, etxeko arazoak konpon diezazkion. Marlowe ikertzen hasi orduko, auziak adar askotarikoak dituela konturatuko da, nahaste-borraste korapilatsua bihurtzeraino.

The third man lanean Joseph Cotten eta Orson Welles aktoreek parte hartzen dute. Zuzendaria Carol Reed izan zen, eta gidoia Graham Greene idazlearena. Holly Martins idazle amerikarra Vienara iritsi da Bigarren Mundu Gerraren bukaeran, ustez trafiko-istripu batean hil zen haren lagun Harry Lime kontrabandista ezagutu zuten pertsonak bilatzeko asmoz. Heriotza hori misterioak inguratzen duela dirudi, eta Martinsek ez du onik izango argitu arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu