IKUS-ENTZUN

“Zinema_ilegala” programaren bigarren saioa

Bilboko Solokoetxea auzoan dagoen Bulegoa z/b aretoan egin ohi den Zinema_ilegala egitarauaren bigarren saioa egingo dute bihar. Oraingoan Cristian Villavicenciok proposatutako pelikula ikusi ahal izango da eta ondoren filmaren inguruko eztabaida egingo dute.

Proiektu ireki eta (auto)hezitzailea da Zinema_ilegala. Beraz, filmak proposatu nahi dituzten lagun guztiek parte har dezakete, baldin eta film horiei buruz hitz egiteko prest badaude, eztabaida bat abiarazten badute, edo horretarako lagunak gonbidatzen badituzte. Artista eta kultura-arloko langilea den Marta Popivodak sortu zuen Zinema_ilegala 2007. urtean Belgraden, Teoria Ibiltaria plataformaren barruan.

Bestalde, etzi, Gonzalo Tapiaren Las misiones pedagógicas (2006) dokumentala proiektatuko dute Karmelo-Solokoetxe Institutuan (Solokoetxe 17) 20:00etan, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 80. urteurrenean. Ekitaldia honako hauek atondu dute: Maria Seco, La Taller, Krisis Factory, Solokoetxeko Auzo Elkartea eta Bulegoa z/b.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button