IKUS-ENTZUN

Argia.com-ek dokumentalak sarean jarriko ditu bi astean behin

Argia.com sareko euskarazko dokumentalen biltegia bihurtuko da hamabostero igoko diren bideoekin. Honez gain, euskarazko dokumentalez gozatu nahi dutenen erreferentziazko gune bilakatzea da helburua.

Igoko diren bideoen artean aipatzekoak dira Eguzki kolektiboak egindakoak, beren katalogoa digitalizatu baitute.

Oraingoz, hiru ikusi daitezke: Iparraldea XXI, EKE-k egindakoa eta Ipar Euskal Herriko gazteriaren ingurukoa dena, To Shoot an Elephant, Alberto Arce eta Mohammad Rujailah-rena, Israelek 2008 urtean Gaza bonbardatu zueneko testigantza kontatzen duena, eta Ni Basatia Naiz, Fran Lasuen-ek zuzenduta Seattle buruzagi handiaren mezua entzuteko aukera eskaintzen duena.

Igoko duten hurrengo dokumentala Itsasoaren alaba izango da, GALeko biktimen ingurukoa.

Dokumental guztiak http://www.argia.com/multimedia/dokumentalak helbidean egongo dira doan.

Argia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button