IKUS-ENTZUN

“Zinema_Ilegala” ekimenaren koordinatzeko lanak

Bulegoa z/b-k Zinema_ilegala koordinatzeko lanak egiteko deialdia egingo du hil honetan. Koordinazio-lana 2018ko uztailan hasi, eta 2019ko uztailean amaituko da, orduan beste deialdi bat egingo baita.

Bulegoa z/b-aren arabera “koordinazioko lanetan, laguntza eman behar zaio filma proposatzen duen pertsonari, saioa prestatzeko, antolatzeko eta proiekzioaren ondoko elkarrizketan jarduteko. Filmak taldeka ikusteko ekitaldi gisa eskaintzen zaie ikusleei saio bakoitza. Zinema_ilegalaren ardatza da filma orain eta hemen ikustea, haren potentzialtasun plastikoa eta agertutako ikusleekin partekatutako esperientzia bat eraikitzeko modua”.

2011n abiatu zen hainbat hiritan (Zagreb, Istanbul, Paris eta Berlinen) garatzen den egitasmo ilegala eta orain arte, 76 saio egin dira Bulegoa z/b-n.
Zinema_ilegalaren funtzionamenduaren dinamika erraza da. Saio bakoitzean, pertsona batek bulegoko espazioan film bat ikustea proposatzen du, eta hitzematen du laguntza emango duela ondoren izango den eztabaida pizten, programa koordinatzen duen pertsonarekin batera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button