IKUS-ENTZUN

Zinema militanteaz, Tabakaleran

Azaroaren 25 eta 26an, Tabakalerako zinema aretoan Hitzaren hartzea. Zinema militantearen artxibategiarekin elkarrizketak topaketa ospatuko da. Programa elkarrizketa saioz, proiekzioz, solasaldiz eta performancez osatua egongo da.

Bi egunez, Tabakaleratik hainbat zinegile, artista eta ikerlari igaroko dira; guztiek modu ezberdinetan 60. eta 70. hamarkada nahasi haietan irudiaren bidez mundua eraldatzea xede zuten lanak ikertu dituzte. Gonbidatuen artean Pere Portabella, Isaki Lacuesta, Jean-Gabriel Périot, Sonia García López, lberto Berzosa Camacho, Xan Gómez Viñas, Lidia Mateo Leivas, Xose Prieto Souto, Elske Rosenfeld, Susan Martín-Márquez, Masha Salazkina, Enrique Fibla Gutiérrez eta Luis E. Parés izango dira.

Programak elkarrizketa kritikoak proposatzen ditu teoria eta praktika, eta iraganaren eta orainaren denborak aztertzeko. Bertan proiekzioak, eztabaidak eta performanceak  ere egingo dira.

Tabakaleran duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button