IKUS-ENTZUN

Zinema, masterclassak, performanceak eta lantegiak, “Zinetika” jaialdiaren eskutik

Zinetika Festival Movement & Technology jaialdiak bere laugarren edizioa egingo du urriaren 14tik 20ra bitartean, eta Donostian (14, 15), Bilbon (16, 17) eta Iruñean (18, 19, 20), zinema, tailerrak, masterclass saioak eta performance-ak eskainiko ditu.

Jaialdia nazioarteko hitzordu gisa aurkezten da, dantzaren, ikus-entzunezko artearen eta teknologiaren, gorputzaren eta makinaren arteko harreman anitzak aztertzen dituena, esperientzia artistiko ezberdinen bila. Horrela, Zinetika hainbat arlotako, tokiko eta nazioarteko esparru artistikoko erakunde eta sortzaileek partekatutako kultura-esperientzien plataforma bihurtzen da.

Zinetikaren edizio honetako programazioak 15 film eskainiko ditu atal ofizialean, open screen eta zinetiks ataletan; Masterclass bat Dantza, plazatik zinema pantaila handira; Zinetikalab bideo dantza tailerra; eta Mi gran obra performancea.

Hala, gaur open screen eta atal ofizialaren baitan emango dituzten proiekzioekin abiatuko dira Zinetikaren filmen emanaldiak. Tabakalerako zineman, 19:00etatik aurrera nazioarteko deialdian parte hartu duten zenbait film emango dira: Sisters (Daphne Lucker, Herbehereak), Monsters (Silja Julie Chabilan, Marine Lemoine, Tiffanie Pierrot, Alejandra Vaughan, Frantzia), Cultes ((LA)HORDE, Marine Brutti, Jonathan Debrouwer, Arthur Harel, Frantzia), Salt Water (Abe Abraham, Estatu Batuak), eta El infierno de los amantes crueles (Alejo Levis, Espainia). Open screen atalean aldiz, beste hauek emango dituzte: Gotan (Lórand János, Espainia), Where Ever I Am, Let Me Be; The Sky Is Mine  (Mahta Hosseini, Iran), But First (Erin Brown Thomas, Estatu Batuak), edota Waves (Vojtech Domlatil, Txekiar Errepublika), beste batzuen artean.

Zinetiks atalean, aldiz, Telmo Esnalen Dantza filma emango dute, eta uda honetan zehar egindako bost dantza garaikideko bizipenak biltzen dituen DNA Creación 2019 dokumentalaren estreinaldiak itxiko du Zinetika 2019ren emanaldien programazioa.

Urriaren 16an eta 17, asteazkenean eta ostegunean, Zinetika Bilbora joango da eta Art House Zinema BilbaoArte aretoan, Zinetiks sailetako filmak botako dira. Telmo Esnalen Dantza lana, proiektatuko da 19:00etan. Eta urriaren 18, 19 eta 20an Iruñeko Kondestable aretoa hartuko du Zinetikak. Bertan errepikatuko dira sailetako filmak eta masterclassa ere.

Informazio gehiagorako, joan zinetikafestival.com webgunera.

ZINETIKA FESTIVAL TRAILER 2019 from Zinetika Festival on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button