IKUS-ENTZUN

“Zinema Ilegaleko” saioa, Bilboko Bulegoa z/b aretoan

Bilboko Bulegoa z/b aretoan, bihar, ekainak 13, Lavorare con lentezza filmaren proiekzioa (Guido Chiesa, 2004) antolatu dute. Silvia Coppolak proposatutako proiekzioa da, eta filmaren ondoren solasaldia izango da.

Bulegoa z/b-k proposaturiko emanaldian honakoa kontatzen da: “Bolognako egiazko pasarte bat, 70eko eta 80ko hamarkadetakoa. Garai hartan langileen eta ikasleen mugimenduek hirigunea aldatu zuten, matxinada armatuak eginez eta irrati independentez baliatuz. Radio Alice 100.6 egoera haren emaitza da. Jende guztiari zabalik zegoen irratia. Berehala piztu zuen indar armatuen arreta, bai eta aldirietako bi gazterena ere, Sgualo eta Pelo-rena. Bien artean, tunel bat zulatu zuten hiri azpitik eta, pixkanaka, harremanetan jarri ziren ikasleen mugimenduarekin”.

Silvia Coppolak (Padua, 1991) arte bisualen gradua lortu zuen Florentziako Akademian. Bilbon bizi da eta arte bisualei buruzko masterra egiten ari da Florentzian. Arkitekturako ikasketak egin zituen Venezian. Gero, performancearekiko interesa piztu zitzaion, gorputza ikertzeko, dauden botere-mekanismoak eta eragin sozialak jasotzen eta zabaltzen dituen aldetik. Azken urteetan, ikus-entzunezkoen ekoizpena hartu du ardatz, eta arlo tekniko desberdinak ikertzen eta uztartzen ditu, banaka eta taldeka.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button