IKUS-ENTZUN

“Zinema Gaur” zinema zikloa, Gasteizeko Montehermoso Kulturunean

Gaur hasita eta abendura bitartean, Gasteizko Montehermoso Kulturunean, Zinema Gaur zinema zikloa garatuko da. Gaurko saioan, Marina Lameiro zuzendariaren Young & beautiful (Espainia, 2018) filma pantailaratuko dute.

Poti, Nais, Ione eta Das beren kasa bizitzea erabaki duten gazteak dira. Gizarteak haien jomuga `egoistak´ alde batera uztera bultzatzen ditu eta bere identitatea aztertu beharko du laukoteko bakoitzak, elkarrizketa lagun dutela. Era horretan hasten da protagonisten eta zuzendariaren­ arteko truke intimoa. Young & beautiful filma hazi nahi ez izatea leporatu zaion belaunaldi baten deskribapen poliedrikoa da, mundu hautsi bat eta krisian dagoen herrialde bat onartzera behartuta dagoena, bizirauteko modu bakarra ametsak alde batera uztea dela esan diotena.

Zikloa honako tituluekin osatuko da: urriak 15, Outtakes from the life of a happy man (Jonas Mekas. 2012); urriak 22, Belén (Adriana Vila. Venezuela – Espainia. 2016); urriak 29,  La vendedora de fósforos (Alejo Moguillansky, Argentina. 2017); azaroak 5, Mudar la piel (Cristóbal Fernández. Ana Schul. Espainia. 2018);  azaroak 12, Todas las mujeres que conozco (Xiana do Teixeiro. 2017); azaroak 19, Euskal Zinema Berria (Euskal Herriko ikus-entzunezkoen egoera ) eta abenduak 3, Trinta lumes (Diana Toucedo. Espainia. 2018).

Proiekzioak ez ezik, ikastaro eta lantegiekin osatuko da Zinema Gaur zikloa. Hala, urriak 20an, lehen tailerra ondu  da Adriana Vilaren eskutik. Bertan, etxeko zinemaren hedapena izango da xede. Azaroak 26an, bestalde, ahotsa eta haren doblea ardatz hartuta, hitzaldi performatiboa antolatu da Érik Bulloten eskutik. Eta abenduaren 1 eta 2an, Diana Toucedo izango da zikloa osatzen duten azken ikastaroa emago duen gonbidatua.

Tailerretan plaza mugatua da eta izena emateko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button