IKUS-ENTZUN

“Zinema Gaur” zinema zikloa, Gasteizeko Montehermoso Kulturunean

Gaur hasita eta uztailera bitartean, Gasteizeko Montehermoso Kulturunean, Zinema Gaur zinema zikloa garatuko da. Gaurko saioan, Milagros Mumenthaler zuzendariaren La idea de un lago (Argentina, 2016) filma pantailaratuko dute.

Gaurko filmaren nondik norakoak, hemen: Ines argazkilaria da, eta bere argazki-liburuaren edizioa prestatzen ari da, haurdunaldiaren azken egunetan, haurra jaio baino lehen bukatu nahi du. Argazkien bidez lakuaren ondoko Villa La Angosturan ematen zituen haurtzaroko udak gogoratzen ditu. Argazkietatik abiatuta, garai hartako jolasak, anai-arreben arteko odol-itunak, desadostasunak eta oroitzapenak biziberritu egingo dira. Antzinako zauriak irekiko dira berriro, eta hautsi egingo dituzte Inesek bikotekide ohiarekin, amarekin eta anaiarekin zituen harremanak. Oroimenaren eraikuntza poetiko iradokizunez bete bat bitarte, emozio-bidaia bati ekingo diogu, aita absentearen bila.

Zikloa honako tituluekin osatuko da: ekainak 4, Donkeyote (Chico Pereira. España. 2017); ekainak 11, Plágan (Koldo Almandoz. 2017), Sinfonia isila (Aitor Gametxo. 2017), eta Euritan (Irati Gorostidi, Arantza Santesteban. 2017); ekainak 18, Beyond the one (Anna Marziano. Alemania. 2017); ekainak 25, Paisaia eta desioa: Laida Lertxundiren zinemagintza; uztailak 2, Baronesa (Juliana Altunes. Brasil. 2017); eta uztailak 9, Soldado (Manuel Abramovich. 2017. Argentina).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button