BESTELAKOAK

“Ilustrazio mundurako sarrera” ikastaroa, Bilbon

Irati Egurenen ardurapean, otsailaren 13tik martxoaren 20ra, eta Bilboko Foru Liburutegian, Ilustrazio mundurako sarrera izeneko tailerra garatuko da astelehenero. Izen ematea urtarrilaren 24tik otsailaren 9ra arte egin halako da Liburutegian bertan edo webguneko formularioaren bidez. 

Ezagutzarik ez duen jendearentzat ilustrazioaren kontzeptu garrantzitsuenak eta erabiltzen diren teknika ohikoenak ikastea da ekimenaren helburua.

Egunez eguneko saioetan honako gaiak landuko dira: Ilustrazioaren panorama historikoa. Album ilustratua nola egituratu (otsailaren 13an); Collagea: artisten emaitzak. Collagea eta erretratua (otsailaren 20an); Pertsonaiak nola sortu. Erretratutik abiatuz, pertsonaien espresioaren aldaketetara (otsailaren 27an); Sekuentzia irudiz adierazteko baliabide eta adibideak (martxoaren 6an); Album edo fanzinea egiteko prozedura (martxoaren 13an); Album ilustratuaren proiektua (martxoaren 20an).

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button