IKUS-ENTZUN

Zinema galduaren aztarnak

Gaur, Zinema Galdua zikloaren azken emanaldia izango da BilbaoArteko Art House Zinema Aretoan: Yuki & Nina (Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot, 2009).

Lehenengo ziklo horrek gerraosteko zinema espainiarrean izan du ibilbidea, Vida en sombras filmarekin, eta gero, Argentinatik datorren Historias extraordinarias pantailaratu zen. Orain, Frantziako zinemagile japoniar baten obra singularra ikusteko parada egongo da: Yuki & Nina; Yuki, aita frantsesa eta ama japoniarra duen bederatzi urteko neska, bere senideak bananduko direla konturatzen da. Bere amarekin joan beharko da Japoniara, eta ondorioz bere aita ezin izango du ikusi, baina ezta bere lagun bakarra Nina ere. Bi neskek ez dakite zer egin banantze hau saihesteko. Irtenbide bakarra ihes egitea eta basoan ezkutatzea izango da.

Zikloa zertan izan den azaltzeko, hona hemen testu eder hau: “Denborak gauza bakoitza bere lekuan jartzen ez dituen bezala, urteen joanak ere ez ditu  justizia poetikoz konpontzen ahanztura handiak. Asko jota, arduragabekeria barkaezin batzuk soilik konpontzen dira. Publikoak, entitate gobernaezin baina merkatuaren interesen esanekoak, ezkutuan gertatu zenari arreta jartzea lortu arte. Obra galdu esaten diegu, euren garaian galdu izan zirenek gozatzen jakin izan ez zuten edo ahal izan ez zuten zinema obra horiei. Egun kultuzko deritzenei, alegia. Sortzaile handien lanen errepasoez osatutako programazio konprometitu batek baimentzen digun arrastoen artean, eta proposamen berrien programazio anitz eta konprometituekin, sortzen zaizkigun aukeren araberako ziklo intermitentearekin hasi da 2020, urte honetan zehar agertzen joango diren zitak. Zinema galduaren arrastoak deitzen ditugu, kalitatea alde batera utzita, ia errekonozimendurik gabeko pieza horiei. Edozer galtzeko erarik okerrena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button