IKUS-ENTZUN

Chantal Akerman zinegileari buruzko zikloa BilbaoArten

BilbaoArte zentroak Chantal Akerman (Belgika, 1950) zinegilearen gaineko zikloa abiatu du Art House Cinema izeneko programaren baitan. Hala, bihar, azaroak 8, D’Est (1993) filma proiektatuko da, 19:00etan.

Filma dokumentala da eta Europa komunista zaharra du aztergai. Berlingo horma erori eta gero nolako egoera bizi dute Europako ekialdean? Herri eta herritar horien bizitza nola aldatu da? Galdera horiei erantzuten saiatzen da Akerman bidaia-egunkari itxura duen lan honen bitartez.

Akermanen filmak eguneroko bizitzari, sexualitateari, isolamenduari eta XX. mendeko politikari buruzko behaketak dira. Jeanne Dielman, 23 quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975) filmarekin egin zen ezagun. Berrehun minutu inguru irauten duen film horretan narratiba konbentzionaletik ihes egiten du elipsien bitartez.

Zine zaletasuna gaztetan sentitu zuen belgikarrak. Hamabost urte zituela, Jean-Luc Godard zuzendari frantziarraren Pierrot le fou (1965) filma ikusi ondoren, filmatzen hasi zen bere kabuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button