BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa

Igandean, martxoak 3, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa joaktuko da Atarrabiako Kultur Etxean, 17:30etik aurrera.

Ondoko sei bertsolari hauek ariko dira finalerako txartel bila: Saats Karasatorre, Eneko Lazkoz, Sarai Robles, Aimar Karrika, Xabi Maia eta Joana Ziganda. Maider Ansa, berriz, gai-jartzaile arituko da.

Halaber,datorren asteko larunbatean, martxoak 9, eta igandean, martxoak 10, egingo dira beste bi finalaurrekoak, Etxarri Aranatzen eta Lesakan, hurrenez hurren.

Bertsozale Elkartearen arabera, “Saioetako irabazleek zuzenean eskuratuko dute finalean kantatzeko txartela; gainerakoek finalaurreko guztietan zer pasa itxaron beharko dute, puntuazioaren arabera sailkatzen diren ala ez jakiteko. 18 bertsolari ariko dira finalaurrekoetan, eta 8rentzako tokia izango da finalean. Martxoaren 23an jokatuko da finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button