IKUS-ENTZUN

Zinema eta matematikak

Gaur hasita eta hainbat saiotan, Nafarroako Filmotekak zinemak eta matematikek duten harremanez ziklo txiki bat abiatuko du. Zikloan hiru film erakutsiko dituzte eta NUPeko katedradun eta Analisi Matematikoan aditu Esteban Indurainek parte hartuko du.

Hasteko (otsailaren 2a) Japonian arrakasta handia izan zuen Yuko Ogawa-ren Irakaslearen formula kutunena eleberrian oinarrituriko film homonimoa pantailaratuko da. 2006ean Takashi Koizumi-k zuzendu zuen eta Espainian ez dute areto komertzialetan estreinatu. 
Ondoren, otsailak 9, Nazioarteko Matematika Olinpiadetan parte hartzen duen ikasle bikain baten kontakizuna erakusten duen pelikula ikusiko da; X + Y da pelikularen izenburua.

Eta bukatzeko, Infinitua ezagutzen zuen gizona filma proiektatuko dute. Srinavasa Ramanujan matematikari distiratsuenen artean dago, eta buru ikaragarria zuen.

Saio guztiak 20:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button