ESZENA

Dozena bat euskal konpainia izango dira Umore Azokan

Umore Azoka kaleko artisten jaialdiak hamalau estreinaldi, eta kalean lehen aldiz aurkeztuko diren beste bost lan iragarri ditu maiatzaren 16tik 19ra Leioan bitartean egingo den egitarauaren baitan. Euskal konpainiei dagokienez, aurten hamabik parte hartuko dute eta zortzi estreinaldi aurkeztuko dituzte. Beste bost Andaluzia, Gaztela eta Leon, Kataluniako eta Valentziako konpainiek eta bakarra Frantziako batek.

Hauexek dira euskal estreinaldiak: Gaupasa eta Nacho Vilar Producciones taldeek Typical lan ibiltaria aurkeztuko dute lankidetzan; Ipso Facto konpainiak, halaber, + ke vecinos lan umoretsua eskainiko du; eta Trapu Zaharra konpainiak gezurraren inguruan ardazten den Una hora obra aurkeztuko du estreinakoz.

Antzerkia, dantza eta musika uztartuko dute Cachaba Teatro eta bai Deabru Beltzak konpainiek. Lehenengoak Viejos izeneko lana eramango du Leiora eta bigarrenak, berriz, Drumbreak. Ertza taldeak dantza urbanoan oinarrituriko 4×4 lana eskainiko du.

Ezberdinak izateko eskubidea azpimarratzen du Al Di Láren taldearen Purificación Run Run antzezlanak, eta Bapatean Zirko taldeak zirkua eta musika batzen dituen Tenderete lan absurdoa antzeztuko du.

Leioan aurkeztuko diren lanen zerrenda luzea da; egitarau osoaren berri izateko: umoreazoka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button