IKUS-ENTZUN

Zinema eta kultura askea uztartuko dituen zinema astea, Donostian

Abiatu da Donostian Zine eta Kultura Askeko Zinemaldia, eta datorren azaroaren 18ra arte, Koldo Mitxelena Kultrgunean eta Liburutegi Zentraleko Jarduera Aretoan garatuko da egunero emango dituzten ikus-entzunezko proiekzio eta ostean izango diren solasaldiekin.

cineCCdonostia ekimen horren zazpigarren edizioa da aurtengoa eta bi sail izango ditu saio bakoitzak: bertako sormenen saila, inguruko elkarteek sortutako dokumentalak; eta sail ofiziala, gaurkotasun handiko gai sozialak ukitzen dituzten lanak, hain zuen.

Hala, gaur berton, bertoko sormenak diren lau ikus-entzunezko emango dira Loiola Auzoan: Loiola Belle Epoque (Señor y Señora Aritz Moreno, Leire Apellaniz, 2015); Harriak (Ander Edo, 2015); Loiola D’or U (Axel Casas, 2017); eta Behin Batian Loiolan (Axel Casas, 2019). Eta sail ofizialean, historiografia eta hiri baten kritika soziala izango da ardatz: Zaragoza Vil. Un Puzle Documental de la Ciudad Inmortal (Antonio Tausiet,2019). Antonio Tausietek dokumental berri bat eskaintzen du, “Zaragozaren historia ikuspuntu negatibotik markatu duten mugarrien bilduma”. Umoretik gutxi duen errepaso historikoa da, Eliza, armada, oligarkia eta beste presio talde batzuk kritikatzen ditu. Filma, irudi, bideo eta audioen puzzlea da, jabetza-zinema deritzonera hurbiltzen dena, eta korronte artistiko garaikidean kokatu daitekeena.

Bihar, asteazkenean, aldiz, Sorginlore Elkartea izango da bertoko saileko protagonista. Hala,  Machismos Cotidianos, ¿Qué Hacemos? (Sorginlore Gizarte Elkartea, 2019) dokumentala proiektatuko da 18:30ean. Ostean solasaldia, elkarteko kidea den Assumpta Ayerdi Olaizolarekin. Eta sail ofizialeko filma, LInés Tarradellasek zuendutako Esbofobia. Un Documental y Diez Respuestas (2019) filma emango da.

Egunez eguneko egitarau osoa ikusteko, hementxe duzue (gazteleraz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button