Nontzeberri

Zinema eta gastronomia eskutik

Donostia Zinemaldiaren 61. edizioaren barruan Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia saila garatuko da hirugarren aldiz. Filmak eta afariak elkarrekin loturik datoz beste behin, eta horietan parte hartzeko sarrerak gaurtik aurrera jarriko dira salgai.

Culinary Zinema atalaren programazioak hainbat film bilduko ditu, tartean A la Bizkaina eta Euskadi cocina en la cumbre dokumentalak, El Somni eta Jadoo izenekoekin batera.

Horiez gain, Final Recipe filma (Gina Kim, Hego Korea) Arbelaitz jatetxean ikusi ahalko da irailaren 22an. Små Citroner Gula (Teresa Fabik, Suedia) Basque Culinary Centerren, 23an. Tennoshizuku Tatsumi Yoshiko ‘inochi-no-soup’ izeneko lana (Atsunori Kawamura, Japonia) Ni neu jatetxean, 24an.
Make Hummus Not War (Trevor Graham, Australia) Basque Culinary Centerren, 25ean. Bushi no Kondate (Yuzo Asahara, Japonia) Mirador de Ulía jatetxean, 26an.
Eta azkenik, Sormenaren bide ezkutuak  eta Como agua para chocolate Basque Culinary Center jatetxean, irailaren 27an.

Exit mobile version