IKUS-ENTZUN

“Pre-Zinebi” asteburu honetan abiatuko da

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 58. edizioa, Pre-Zinebiren programazioarekin abiatuko da asteburu honetan, eta bere baitan Zinebi-Express lehiaketa, eta Zinemakumeak Gara! ekimenean Carolina Astudillo zinegile txiletarrarekin egingo den topaketa programatu dira, besteak beste.

Ostiral honetan, Zinemakumeak Gara! talde feministak Pre-Zinebi abiaraziko du, 20:00etan, Campos Antzokiko Kupula Aretoan, Carolina Astudillo zinegile txiletarrarekin egingo den topaketarekin. Zinegile ezagunak Francoren diktaduran militante komunista izan zen Clara Pueyo Jorneten ibilbide kontatzen duen El gran vuelo (2014) dokumentalari buruz egingo du berba.

Hurrengo egunean, 48 ordutan errodatutako film laburretarako Zinebi-Express lehiaketa egingo da. Partaideek astelehen arratsaldera arteko epea edukiko dute euren lanak aurkezteko eta ostegunean, azaroaren 17an, sariak banatuko dira, EHUko  Bizkaia Aretoan, 20:00etan. Larunbatean ere, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak Juegos de familia fikziozko film luzearen egilea den Juanjo Moscardo gidoilari gaztearen hitzaldia atondu du.

Datorren asteko astelehenean eta asteartean, Kupula Aretoan, Bilboko zine eskoletako eta bestelako zentro publikoetako eta pribatuetako ikus-entzunezko ikasleek 2015ean eta 2016an egindako lanak erakusteko bi saio eskainiko dira. Jaialdiak ZINEBI-New Talents saria (1.000 eurokoa) emango dio film onenari.

Pre-Zinebi  azaroaren 18an amaituko da jai berezi batekin. Ribera Bilbao kafetegian, eta bat ZINEBI 58 jaialdiaren inaugurazio ekitaldiarekin, Caóstica Elkarteak superheroien zineari buruzko saio ikusgarri eta dibertigarria atondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button