Nontzeberri

Zinema bueltan da Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak zinemagintza hedatuko du berriz, eta bere zinema-aretoak irekiko ditu. Hala, bihar, uztailak 7, zentroak BideOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programaren itxiera eskainiko du. Lehenengo zatian (17:00etan), emakumeen hainbat begiradatan jarriko da arret, eta hainbat lan pantailaratuko dira: Una dedicatoria a lo bestia (2019) Quiela Nuc eta Andrea Beade; Patchwork (2018), María Moneorena; eta Tablas (2018), Celia Dosal eta Roxana Popelkarena. Bigarren zatian (19:00etan), Zumiriki (2019), Oskar Alegria zuzendariaren azken film luzea, irudimentsu eta iradokitzailea, aurkeztuko da lehen aldiz Bilbon.
Azkuna Zentroak dagoeneko BIdeOtik 2021 ediziorako deialdia zabaldu du, “espresio-bideoaren inguruko lanak garatzeko ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzten artistei eta bideo-sortzaileei zuzenduta”. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da.

Azkuna Zentroaren eta Golem-en arteko harremanena sortutako ziklo bat ere bueltan da: Hamar zinema urte, hamaika ikusteko. Zikloa ostegunetan izango da, saio bikoitzean, uztailaren 9tik irailaren 10era. Guztira, 10 film emango dira, besteak beste, Michael Haneke, Françoise Ozon eta Mia Hansen-Løve zuzendari txalotuenak.
Uztailaren 9an hasiko da zikloa, Susanne Biek zuzendu zuen Hævnen (Civilization) (2010) filmarekin. Lan horrek 2011an ingelesezkoa ez den film onenaren Urrezko Globo-saria jaso zuen, eta 2010ean atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Exit mobile version