ESZENA

Azkuna Zentroak dantza garaikiderako egoitza baten deialdia zabaldu du

Deialdia martxoaren 27tik maiatzaren 1a bitartean egongo da zabalik. Bilboko Azkuna Zentroaren arabera, “egoitza honek Dansateliers Rotterdam-eko dantza garaikidearen sortze eta erakusketa zentroarekiko truke artistikoa ahalbideratuko du”.

Hala, egoitza bi zatitan egingo da: lehenengoa, sormen-prozesuari buruzko, Azkuna Zentroan egingo da, 2017ko uztailaren 1etik eta 31ra; bigarrena, aldiz, produkzioari lotutakoa, Holandako Dansateliers Rotterdam-en izango da, 2017ko irailaren erditik urriaren erdira arte.

Dansateliers Rotterdam-ek, halaber, Azkuna Zentroan Egoitza izango duen holandar artista bat hautatuko du. Egoilarra 2017ko uztailaren 1etik 31era bitarte izango da Bilbon.

Egoitzaren fruitua Bilbon estreinatuko da, 2018ko otsailean. “Bilboko estreinaldiaren ostean, dantza pieza hau Holandako  Moving Futures-eko dantza garaikidearen Jaialdian izango da ikusgai”.

Informazio gehiago: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button