Nontzeberri

“Zinema Bidaiariaren Zikloa” ekimena, ostiralean Bilbon

Zinema Bidaiariaren Zikloak ekainaren 28an bisitatuko du Bilbo, Film Onenaren Goya saria eskuratu zuen Campeones (Javier Fesser, 2018) filmaren emanaldiarekin. Filma aire zabalean eskainiko da Arriaga antzokiko plazan, 22:00etan, eta Jesus Vidal aktoreak aurkeztuko du.

Campeones filma Goya Sarien azken edizioko irabazle handia izan zen, besteak beste, Film Onenaren saria eskuratuta. Filmak 11 izendapen izan zituen guztira, eta aipatutakoaz gain, hauek ere lortu zituen: Abesti Original Onenaren Goya saria eta Aktore Berri Onenaren saria.

Jesus Vidal aktoreak filma aurkeztuko du bilbotarren aurrean eta, besteak beste, Campeones grabatzen ari zireneko bitxikeriak eta pasadizoak kontatuko ditu. Dakizuenez, Marco (Javier Gutiérrez), baikor izatetik urrun dagoen pertsona, da protagonista. Bere bizitzako gorabehera batzuk tarteko, desgaitasuna duten pertsonek osatutako saskibaloi-talde bat entrenatu behar du.

Zimena Bidaiariaren Zikloari esker, pantaila handian eta dohainik, 2018ko filmik onenez gozatzeko aukera egongo da. Lehenengo edizio honetan, zikloak hiri hauek bisitatuko ditu: Palma, Sevilla, Valentzia, Donostia, Bilbo, Gijon, Valladolid, Malaga, Zaragoza eta Bartzelona.

Exit mobile version