IKUS-ENTZUN

Zinelkar, unibertsitateko ikasleei begira

EHUko hiru campusek hartu dituzte Zinelkar jardunaldiak, non zinema eta eztabaidaren bitartez, bizitzea egokitu zaigun munduko honetako hiru esparruri buruzko azterketa aske eta irekia egitea proposatzen zaien unibertsitateko ikasleei.  
Hala, politikarena (krisialdi ekonomikoa, bere jatorria eta egun bizi ditugun eraginak), gizartearena (gure herriko egoera zehatza) eta norberari dagokiona (taldea, familia eta norberaren esparrua) izango dira eztabaidarako esperientziak.

Ekimena hasita badago ere, oraindik hitzorduak dituzue eta filma ederrak ikustea badaukazue. Hala, gaur, Donostiako Zuzenbide Fakultatea Ekitaldi Aretoan Cinco Metros Cuadrados (Max Lemcke, Espainia, 2011) lana ikusi ahalko da.

Gaur ere, Bilboko Zientzien Fakultateko Paraninfoan, Tilva Roš ( Nikola Ležaic, Serbia, 2010) emango dute. Eta etzi, leku berean, Inside Job (Charles Ferguson, AEB, 2010).

Amaitzeko, etzi, Gasteizko Florida Zineman, Cinco Metros Cuadrados (Max Lemcke, Espainia, 2011) lana ikusi ahalko da berriz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button