IKUS-ENTZUN

“Zineleku”, ikus-entzunezkoak eta bestelako diziplinak

Gaurtik eta abuztuaren 3ra bitarte, Zineleku egitaraua egingo da Gasteizen. Programak trebakuntza, ikus-entzunezkok eta bestelako diziplinak uztartzen ditu. Horretarako, hainbat  gonbidatu ekarri dituzte.

Zinelekuren arabera, “ikus-entzunezkoen sortzaile berriei diziplinarteko formakuntza eskaintzea du helburu”. Hala, programan parte hartuko duten pertsonak Gasteizko (Araba) Santa Maria aterpetxean biziko dira elkarrekin. “Bitarte horretan zinema lantegi eta zinemagintzako edota beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletara joango dira, eta proiekzio, performance eta kontzertuetan parte hartu ahal izango dute”.

Gaur bertan, Baratza aretoan, Zazpi T’erdi taldeak Tendrá que ser aquí y ahora izenburuko ikus-entzunezko performancea aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera. “Zuzeneko zinema, performance eta soinu inprobisazioarekin esperimentatzen duen entsegu irekia. Ez-fikzioaz eta autobiografiaz zeharka- tutako formatu nahasketa”.

Gau partean, 22:00etan, David Arratibel zinegilearen Converso filma pantailaratuko dute Katedralaren arkupean. Pelikulak lau gai jorratzen ditu: elizako organoa, familia, harmonia eta fedea. Lau gai horiek tarteko, zuzendariaren arrebak katolizismora bihurtuko dira, eta zinegilea konbertsio hori islatzen saiatu da dokumentalean. “Maitasun, falta, hutsune eta distantziaren inguruko pelikula bat”.

Mursego musikaria, Amador Fernández Savater ikerlea eta editorea eta Mar Coll eta Ana Pfaff zinegileak izango dira egitarauan parte hartuko duten beste sortzaile batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button