IKUS-ENTZUN

Zineleku, ikus-entzunezko sorkuntzaren inguruko prestakuntza

Gaur berton irekiko da Zinelekun parte hartzeko izena emateko epea, ekainaren 8 arte luzatuko dena. Ikus-entzunezkoen sorkuntzan interesatuta dauden 18 eta 30 urte arteko gazteentzako proposamena da.

KalakaLab-ek sustatutako Zinelekuren 3. edizioa Gasteizen egingo da uztailaren 23tik abuztuaren 3ra, eta hortxe, 30 gazte batera egongo dira hainbat egunez, ikus-entzunezko sorkuntzaren inguruko prestakuntza eta elkarbizitza partekatzen. Bertako eskola horiek ibilbide ezaguneko profesionalek emango dituzte. Bertan, Paul Urkijo, Mursego, Ana Pfaff, Idoia Zabaleta Martín Guridi, Xabier Erkizia edota Luca Rullo izango dira, besteak beste.
Bestalde, Zineleku proiekzio, performance eta jendeari orokorrean irekitako kontzertu programa bat ere bada, Arabako hiriburuko gune desberdinetan gauzatzen dena.

Proiektuaren bultzatzaileen hitzetan, “zinemagintzaren inguruan, gazte errealizadoreak zinematografian prestatu daitezen nahi dugu diziplinaz gaindiko modu batean, eta berriz ere eraiki nahi ditugu gizarte ehunak ikus-entzunezkoen bidez; halaber, publiko kritikoak sortu daitezen sustatu nahi dugu. Zinelekuk aukera ematen digu erkidegoan bizitzeko prestakuntza eta sorkuntzako esperientzia bat, zeina elikatzen baita sorgune dituen kaleetatik, eta indartzen baita gaua eta egunaren elkarbizitzaz, lan egin eta atseden hartuz, hitz eginez eta begiratuz”.

Zineleku 2018 Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundearen laguntzarekin antolatua dago, eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza ere badu.

Informazio guztia: Zineleku

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button