IKUS-ENTZUN

Zinegoakek “Express… Your sex!” ikus-entzunezko rallya antolatu du

Laster Zinegoak jaialdia  hasiko da, eta horrekin loturik, jaialdiaren bezperako egunetan, otsailaren 14tik 17ra, Express… Your sex! ikus-entzunezko maratoia antolatuko da. Parte hartzen duten taldeek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatzeko.

Lehiaketa eta sexu–, identitate– eta genero–aniztasunarekin lotuta egongo da, baina  otsailaren 14an jakinaraziko da gai zehatza. Jarduera honen helburua sexu-aniztasunarekin lotutako ikus-entzunezko sormena bultzatzea da: “Zine edo ikus-entzunezko munduan lan egiten dutenen artean sentsibilizazioa sustatu nahi dugu”.

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da film laburrak sakelako telefonoarekin grabatzea, hortaz material profesionala ez da beharrezkoa izango, izan ere, Interesa duten guztien parte hartzea bultzatu nahi dute, batik bat gazteena. Film laburrek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute.

Izen-emateak otsailaren 14an egin beharko dira, ostirala, 18:30ean, Bizkaia Aretoko Oteiza Auditorioan (Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbo). Parte-hartzaileek asteburu osoa izango dute euren film laburra grabatzeko. Epea otsailaren 17an amaituko da, eta lanak 18:30 eta 19:30 artean aurkeztu beharko dira Bizkaia Aretoan bertan. Express… Your sex! rallyak lau sari izango ditu: lehenengo saria (300 euro), bigarren saria (200 euro), hirugarren saria (100 euro) eta publikoaren saria (100 euro). Sari-banaketa otsailaren 20an izango da, osteguna, 19:00etan Bilborocken.

Bete beharreko guztiak www.zinegoak.com webgunean kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button