Nontzeberri

Zinegoak zinemaldiak Igorre bisitatuko du gaur

Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko sei film labur ikusteko aukera egongo da gaur berton, martxoak 15, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan.

Anders Reinout Hellenthalek 2017an zuzendutako hamazortzi minutu t’erdiko filma da. Alex nerabe problematikoaren istorioa kontatzen du. Nederlanderaz dago euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin. Vidi Ja Ti Nea (Begiratuko zeniokete?) Goran Stolevski mazedoniarrak zuzendutako filma da eta bertan neska tomboy eta egoskor batek gizonezkoentzat bakarrik den erlijio-erritual batean aurkituko du bere arazo guztien konponbidea.
Hurrengo pelikula Devi (Karishma Dev Dub zuzendaria), hindiera, bengalera eta ingelesez dago. New Delhin girotutako film labur honek gaur egun Indian lesbiana izatea zer den kontatu nahi du. Tarak erakarpen handia sentitzen du Devirengan, bere etxeko langilearengan, eta horrek familia eta gizarte tradizioak arriskuan jarriko ditu.
Malik, Nathan Carlik 2018an zuzendutako produkzio frantziarra da, 15 minutukoa. Frantsesez dago, euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Alejandro Zuno zuzendari mexikarrak Oasis pelikula egin du. Ofelia, Oasis izeneko gay tabernara doa bere senarraren bila. Gau horretan, atsekabeaz gain, kontsolatuko duen ezusteko lagun bat ere aurkituko du.
Azkenik, Ferran Navarro-Beltran espainiarraren Nomeolvides film laburra ikusteko aukera egongo da. Irene eta Luisa, 70 urteko bi emakume, hilerrira joan dira nork bere senideak bisitatzera. Patuaren ondorioz, euren bideak elkartu egingo dira

Exit mobile version