IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak gay-lesbo-trans ekoizpen ikusgarrienak ekarriko ditu

Otsailaren 6tik 12ra Bilbon, eta 13tik 24ra Donostia, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Leioa, Sestao eta Sopelan (Zinegoak Hedapena) Bilboko Gay-lesbo-trans 9. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, Zinegoak, egingo da.

Aurtengo zenbakiak dantzan datoz. 63 lan izango dira ikusiko direnak, bost kontinenteetako 21 herrialde ezberdinetakoak etorrita, hain zuzen. Hauen guztien artean,euskarazko lanak ere topatuko ditugu: Miriam Ortegaren Mikel eta (lehiaketatik kanpo) eta Roberto Castonen Errudun sentitzen naiz fikziozko lana. Horiez gain, estatu mailan 15estreinaldi izango dira eta Euskal Herri mailan 26estreinaldi. Antzerki lanak, film labur eta luzeak, dokumentalak eta musikak ere ez du hutsik egingo hitzordu honetan.

Emanaldiak Golem Alhondiga zinematan eta Bilborock aretoan izango dira, berriro ere Arriaga Antzokian izango da hasiera ekitaldia, FNAC dendan aurreko urteetan irabazle izandako laburmetraiak eta dokumentalak jarriko dira, eta San Francisco kaleko ExpoGelan.

Zuzendari edo protagonisten ohiko aurkezpenez gain, Bilgune espazio berria sortu da komunikazio estuagoa eta dinamikoagoa izateko zuzendari, produktore, eta aktoreekin. Toki berri honen estreinaldian Juanma Carrillo (zinema zuzendaria) eta Gulya Sultanova (San Petersburgo-ko LGTB zinema jaialdiaren zuzendaria) izango dira.

Jaialdira etorriko diren gonbidatu nabarmenen zerrendan Agustí Villaronga (Ohorezko Saria), Antonio Naharro (Hombre a Hombre), Carla Antonelli (Sari Solidarioa), Gulya Sultanova, John Badalu eta abar.

Circumstance (Maryam Keshavarz ), Ausente (Marco Berger) edo Les Amours imaginaires (Xavier Dolan) bezalako tituluak ikusi ahalko dira jaialdian.

Den-dena jakin nahi baduzue Zinegoak-eko webgunean dute dena bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button