IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak datak aldatuko ditu

Zinegoak jaialdiak otsailaren 22tik eta 29ra bitartean egingo du bere hamahirugarren edizioa. Hortaz, jaialdiaren datak aldatuko dira, eta otsailaren hirugarren astean abiatuko da oraingoan.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, “arrazoia LGTB zinemagintza ekitaldirik garrantzitsuenetako bat den Berlinareren inertzia aprobetxatzea da,  mundu osoko zuzendari, protagonista eta programatzaile gehiago erakartzeko helburuarekin”.

Datorren edizioko programazioak aldaketa zenbait izango ditu eta proiekzioez harago zabalduko dira ekintzen programa, “afektu aniztasun, sexu nortasun eta genero begiraden inguruan gero eta gehiago hazten doan publikoa sentsibilizatzeko asmoz”.
Ekintza nagusietako bat igandean, 28an, izango da Azkuna Zentroko Atrioan: familia mota guztientzako rock kontzertua. Horretaz gain, eztabaida eta mahai-inguruak egingo dira FNAC-en, antzerkia eta dantza La Fundición-en, Hollywoodeko klasikoak BBK Sala-n, egile-zinema Fas Zineklubarekin, kafe-teatroa Vía de Fuga-n, eta abar.

Bestetik, eta ohikoa den Zinegoak Hedapenaren barruan 30 euskal udalerrik parte hartuko dute “zine konprometitua, didaktikoa eta anitza” eskaintzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button