IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdia, Mexikora

Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema Eta Arte Eszenikoen Jaialdia Mexikoko Morelia hiriko  + Morelia Sexu- aniztasunaren programan parte hartuko du. Bilboko jaialdiaren arabera, “(programa hori) Mexikoko zinema-hitzordurik ospetsuenetakoa den Moreliako FICM Nazioarteko Zinema Jaialdiaren baitan da”.

+ Morelia Sexu- aniztasunaren programak urriaren 21ean abiatuko du hirugarren edizioa eta urriaren 26ra arte iraungo du. Hala, Zinegoak gonbidatuetako bat izango da, eta 13 lan erakutsiko ditu, tartean, Euskal Herriko zazpi ekoizpen. “Sail bat antolatu dute Zinegoak jaialdiaren lankidetzarekin. Saila bi ataletan banatutako da, 13 lan izango dira guztira, eta horietako zazpi euskal ekoizpenak”.  Hauexek izango dira bi atalak: Begirada bat gaur egungo LGTB euskal ekoizpenari eta Zinegoaken saritutako nazioarteko ekoizpenekin osatutako beste dat.

Euskal pelikulen harira, hau izango da zerrenda: El Pastel, Estela Osorio; Homoamak, Ainhoa Artetxe; Garelako, Usue Eguia; Beti Bezperako Koplak, Ageda Kopla Taldea; Semeak, Iker Azkoitia; Aitona Mantangorria, Kepa Errasti; eta, azkenik, Tarde para el Recreo, Pablo Malo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button