ESZENA

Gaur Antzerkiaren Nazioarteko eguna da

Antzerkiaren Mundu Eguna 1961ean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak. Martxoaren 27an egiten da urtero, eta eguna ospatzeko, arte eszenikoekin erlazionatutako hainbat ekitaldi antolatzen dira. Elementu garrantzitsuenetakoa mezu ofizialaren irakurketa izaten da. Gehienetan, mezu hori, ANI-IIT-k gonbidatutako pertsona garrantzitsuren batek idatzitakoa izan ohi da.

Bilbon, kasurako, Hortzmuga Teatroa taldeko bi kidek, triziklo erraldoien gainean, adierazpena eramango dute Arriaga plazaraino, eta Buruz Behera Zirku eta Antzerkiko Maider Yabarrek irakurriko du deklarazioa (John Malkovich antzezleak sinatutakoa) trapezio gainetik. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan ospatuko da Arriaga Plazan.

Antzerkiaren Mundu mailako Eguna ospatzeko jarduerak lan jardunaldi batekin osatuko dira. Lan jardunaldi hori asteazkenean egingo da, Burtsako Udaltegian, Arte Eszenikoetako zenbait agenterekin. Egun horretan, Mama Crea konpainia bilbotarrak ¿Se puede? lana antzeztuko du Errekaldeko udaltegian, arratsaldeko 19:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button