Nontzeberri

Zinegoak jaialdi ibiltaria, bihar Sopelan

Zinegoak jaialdia ibiltari bilakatzen da urtero, eta data hauetan hainbat herri bisitatzen ari da (Berriz, Donostia, Hernani, Errenteria, Gernika, Portugalete,….). Bihar bertan, otsailaren 26an, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 19:30etik aurrera, jaialdiaren hainbat film laburren proiekzioak ikusi ahal izango dira.

Jatorri ezberdinetakoak diren filmak gai askotarikoak dira, baina guztietan agertzen den ildo nagusia gay-lesbo-trans gaia jorratzea da.

Honakoak dira bihar ikusi ahal izango diren filmak:
Utö (Alemania, 2014, animazioa); Prinzesa (USA, 2014, drama-komedia); Ultimo pase (Espainiar estatua, 2014, komedia); Sináptica (AEB, 2014, drama); Pelucas (AEB, 2014, komedia); 1 mes y 2 días (Argentina, 2014); Lucky Fares (Espainiar estatua, 2014, drama); O.V.O. (Estatu frantsesa, 2013, drama) eta Das Phallometer (Alemania, 2014, drama-komedia).

Egun hauetan ere, Tolosan eta Getxon dituzue emanaldiok. Eta laster barru Donostian eta Errenterian.

Hedapen guztiak non eta noiz izango diren, hemen ikusi ahal duzue.

Exit mobile version