IKUS-ENTZUN

Zinegoak “indartuta”, bere 16. edizioan

Bilboko LGTBI Zine eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 16. edizioa 2019ko otsailaren 18tik eta martxoaren 3ra bitartean egingo da. Ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, arte eszenikoek eta abangoardiako zineari buruzko OFF – Narratiba Berriak sailak presentzia handiagoa izango du.

Horrekin batera, Zinegoak hazi egingo da 2019an, jarduera gehiago bilduko ditu. “Aurten, zinea ikuskatzen duten lantaldea handitu egingo da, bederatzi kideraino. Asmoa erosoago lan egitea eta materiala banatzea da, gero eta lan gehiago jasotzen baititugu. Aurten bostehun lan inguru heldu dira, film laburrak, film luzeak (fikzioa eta dokumentala) eta proposamen eszenikoak zenbatuta”, azaldu du jaialdiko zuzendari Pau Guillenek.

Hazkunde hori bi sailetan nabarituko da gehienbat: arte eszenikoen esparruan, non sei ikuskizun aurkeztuko diren, eta OFF – Narratiba Berriak sailean.

Horretaz gainera, beste bi jarduera azpimarratu dituzte jaialdiaren antolatzaileek: 3,2,1…Zinegoak!, “beste erakunde, kolektibo eta elkarterekin batera antolatzen den jarduera sorta”, eta bestetik, jaialdiaren ondoko asteetan Berdindu programaren laguntzarekin egiten den Zinegoak, zeina Euskal Herriko 40 udalerri ingurura iritsiko den.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button