ARTEA

Munduari zatiak lapurtuz

Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Kultura Sailak antolatuta, Udako Goiza izeneko erakusketa abiatu du Eri Makita argazkilariak Elgoibarko Kultur Etxean. Urriaren 17ra bitartean ikusi ahalko dira bere argazkiak.

Eri Makitaren argazkilari lana ezagutzen duena bere 6×6 zm-ko reflexari kliskatu aurretik hartu ohi duen patxada eta hausnartzeko denborarengatik harritu ohi da, kamerari beti ere gorputzaren altura erdian eutsiz ikusmira angelu berbera mantentzeko.
Kliskatu aurretik eta inoiz ere bi aldiz koadratu gabe munduari puzka erauztea lortzen du. hartutako irudia kalitate handikoa izanten da eta horrek eragingo du gainera lehen begiratuan arrotz zaizkigun elementu guztiek irudiaren konposizioa ez asaldatzea: lehen plano lauso bat, objektiboaren lenteek areagotutako argi errainu bat, etab…, tximeletak irudian ainguratuta bezala.

Japoniar kulturan perfekziorik eza ez da inondik ere akatsa. Arroztasun sentimenduek zein emozioek izaera unibertsalagoa dute. Eriren irudiek, mendebaldeko kulturaz blaiturik agertzen dira, hala helarazten zaizkigu. Bertan beti paratzen da udako goiz bateko argiaren iragarpena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button