IKUS-ENTZUN

Zinegoak elkarteak ziklo berezia antolatuko du aste honetan

Ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira, Zinegoak elkarteak zinema ziklo berezia antolatuko du. Dokumental bi egongo dira ikusgai: Gustavo Sanchezek egindako I hate New York trans mugimendu undergroundaren inguruko lana, eta Mika Gustafson, Olivia Kastebring eta Christina Tsiobanelis zuendarien lana, Silvana, Suediako rapeatzaile lesbiana eta feministaren ingurukoa. 365ZG egitasmoaren baitan antolaturiko proiekzioak ekainaren 26an eta 27an izango dira, 19:30ean, Bilborock aretoan, eta sarrera doakoa izango da.

Ekainaren 26an, asteazkena, I hate New York lanaren proiekzioa izango da. Bertan, lau artista eta ekintzaile transgeneroren bizitza agertzen da: “New Yorkeko mundu undergroundean bizi dira, eta bertatik bertara euren bizipenak agertzen dira. Filmean ikusten den bezala, protagonistak aktibismo, parranda eta nightcluben artean bizi dira.

Ekainaren 27an, Silvana filmaren txanda izango da. Silvana rapeatzailea Eskandinaviako herrialdeetan jaun eta jabe egin da, errepresioaren kontrako bere abesti errebeldeei esker. Queer komunitatearen ikono bihurtu da, eta bere burua hiru ezaugarrirekin definitzen ditu: arrazismoaren kontrako militantea, lesbiana eta feminista.
“Dokumental honetan bere ibilbidearen lehenengo urteak aztertzen dira: underground artista bat izatetik gaur egungo ikono bat bihurtu arte, milaka nerabe eta jarraitzaileren arreta lortuz. Silvanaren istorioa unibertsala da, eta norbera izatearen indarra aldarrikatzen du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button