IKUS-ENTZUN

Zinegile berrien opera primak, Zinebin

Zinebi jaialdiko Zinebi First Film sekzioan, mundu osoko zinegile berrien bederatzi opera prima lehiatuko dira. Lan guztiak hainbat zinemalditan ikusi dira, baina batzuk primizia izango dira hemen.

Film luzeen munduan lehen lanak gauzatu nahi dituzten ekoizle eta zinegile gazteei lagundu nahi die Zinebik, fikzio, dokumental eta animazio generoko film luzeei begira antolatutako Zinebi First Film (Ziff) sariarekin. Beautiful Docs (zine dokumentala) eta Bertoko begiradak (euskal ekoizpen lanak) sekzioekin batera, Zinebi First Film (Ziff) sariak sarri askotan industria handian eta areto komertzialetan gutxitan ikusten diren film luzeak sustatu nahi ditu.

Saria 7.000 eurokoa izango da, eta Silvano Agosti idazle, muntatzaile, zinegile eta erakusle italiarrak, Alejandra Trellés Uruguaiko Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendariak  eta Haritz Zubillaga zinegile bilbotarrak aukeratuko dute sariduna.

Lehiaketaren bigarren edizio honetan hamaika herrialdetatik (Afganistan, Alemania, Austria, Brasil, EE.BB., Frantzia, Israel, Herbehereak, Polonia, Errumania eta Suitza) heldu diren bederatzi film luze lehiatuko dira.

Zinebiren arabera, “aukeraketa honetan, ikus-entzuleek, mundu garaikideko gizakien joan-etorrien funtsezko gaiak aurkituko dituzte, erlijioan oinarritutako lege zorrotzaren mende dauden zenbait hiritako bizimodua; nerabeen arteko maitasuna Latinoamerikako herrialde batzuetako mugetan; Atlantikoa belaontzi batean zeharkatzen duen emakume baten abentura solidarioa eta esperientzia pertsonala; edo emakume baten galera tragikoa eta senarraren eta maitalearen dolu konpartitua, besteak beste”.

Filmen sinopsiak eta abar: Zinebi

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button