Nontzeberri

“Zinegabonak”, zinemaren eta aisialdiaren astea

Aste honetan bertan, abenduaren 26tik 31ra bitartean, Zineuskadik EZAerekin eta EITBrekin batera, Zinegabonak zikloa atondu du.

Gaur berton, abenduaren 26an, Multibox-EITB aretoan hasiko da ekimena adin guztietako pertsonentzako animazioko tailer batekin. Asteazkenean ere, familian gozatzeko bikoizketa-tailerra ere eskainiko da.

Horretaz gain hainbat film pantailaratuko dira zaleen gozagarri. Egunotan ikusi ahalko diren lanak honakoak dituzue: Albert (Danimarka), Ballerina (Frantzia), Batman Lego (AEB), Laban, mamu txikia (Suedia), Nur eta herensugearen tenplua (Euskal Herria), Orm elurretako erresuman (Errusia), Ozzy (Espainia), Pan, sekula betirako bidaia (AEB), Teresa eta galtzagorri (Euskal Herria), 7. Ipotxa (Alemania) eta Zikoinak (AEB). 

Exit mobile version