IKUS-ENTZUN

Zinebiren barruan 15M mugimenduari buruzko lana

Zinebi 54k, Andrés Linares, Twiggy Hirota, Alfonso Domingo eta Daniel Quiñones zinegileek 15M mugimenduari buruz egindako Dormíamos, Despertamos dokumentala aurkeztuko du bihar, azaroak 21, Beautiful Docs. Munduko dokumental luzeen panorama zikloaren barruan.

Zinegile talde batek 15M mugimenduak sortu zuen energiak eta bizitasunak aztertu ditu hainbat fotogrametan, izan ere Madrilgo Puerta del Sol plazan eta inguruetan burutzen ari ziren kontzentrazioak eta protesta ekitaldiak elkartasunezko uhina osatu zuten. Hori guztia grabatua izan zen Dormíamos, Despertamos dokumentalaren barruan.

Talde horretako batzuk eskarmentuzko egileak dira. Andrés Linares zuzendari eta gidoilariak Universidad 71-72 lana egin zuen, edo Hasta siempre en la libertad, edo Voces para unir, eta nabarmentzekoa den Dolores Ibarruri, La Pasionariari buruzkoa.

Beraz, Beautiful Docs. Munduko dokumental luzeen panorama izeneko zikloak, sekzio finko bilakatzeko helburuarekin jaio denak, Dormíamos, despertamos, aurkeztuko du ikus-entzuleen aurrean Golem–Alhondiga zine aretoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button