IKUS-ENTZUN

Zinebin 65 film lehiatuko dira

Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Ernesto del Ríok ZINEBIko zuzendariak eta Luis Eguiraunek ZINEBIko programatzaileak Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 56. edizioaren programa aurkeztu zuten atzo.

Jaialdiaren Sekzio Ofizialari dagokionez, 29 herrialdetako 65 film proiektatuko dira. Horrekin batera, Cecilia Roth aktore argentinarrak Ohorezko Mikeldi jasoko du, azaroaren 14an, inaugurazio ekitaldian, burututako ibilbide profesionalaren harira. Bigarren Ohorezko Mikeldi, berriz, Kore Eda zuzendari japoniarrak hartuko du; zinegileak, gainera, Canneseko Zine Jaialdiaren azken edizioan saritua izan zen De tal padre, tal hijo (2013) filma aurkeztuko du, eta ikus-entzuleekin ere arituko da solasean.

Bestalde, hainbat sekzio paralelo ere izango dira, ohi den bezala. Hala, Alondegiko Golem aretoetan izango diren InfoEuskadi, InfoSpain eta InfoWorld izeneko sekzioetan, Euskal Herriko, estatuko eta atzerriko 70 film aurkeztuko dira.

#Zinergentziak 14 izenburuko sailean, berriz, Euskal Herriko ikus-entzunezko sormena izango da protagonista, eta bi estreinaldi izango dira: Colectivo Sra. Polaroiskak (María Ibarretxe eta Alaitz Arenzana) egindako All about the Birds eta Vicotr Iriarteren Errautsak.

Horretaz gainera, gurean oso ezezaguna den Jose Celextino Campusano zinegile argentinarraren lanak ikusi ahalko dira: Vil romance (2008), Fango (2012) eta Fantasmas de la ruta (2013); lanok Gran Buenos Aires eskualdeko komunitate txiroen ingurukoak dira.

Euskal Herriko ekoizpenak, gainera, toki berezia izango du jaialdian; esaterako, Bertoko begiradak dokumentalen zikloa hamar lan jasoko dira, tartean, Eskorbuto punk talde mitikoari buruzko Las más macabras de las vidas edo Doctor Deseo bandari buruzko bestea bat, Doctor Deseo: Busco en tus labios.

Hau beste guztia hemen: zinebi.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button