IKUS-ENTZUN

Zinebiklub programa gaurtik aurrera

Zinebiklub programa gaur jarriko da martxan, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan, 53.ean, ikusitako film labur hoberenen erakusketarekin.

Zinebiklubek, zine hoberenaren aukeraketa eskainiko du astelehen guztietan, apirilaren 30era arte eta zine euskalduna, espainiarra eta europarra izango dira saio gehienetako protagonistak.

Hala, astelehen guztietan, 19:30etik aurrera, ZINEBI 53ko Sekzio Ofizialean lehiatu ziren filmen aukeraketa bat eta lehiaketatik kanpo eskainitako beste zenbait eskainiko dira, guztiak ere 70 minutu inguruko saioetan bilduta.

Gaur berton, euskal zineari eskainita egongo den astelehen honetarako programatu diren filmen artean, bi lan azpimarratu behar dira: Jon Garañoren Urrezko eraztuna dokumentala eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra. Bi lan horiek Zine Euskaldunaren Sari Nagusia konpartitu zuten ZINEBI 2011n.




Hurrengo saioetan ikusi ahal izango diren filmen artean Bilboko Zinemaldiko Sari Nagusia irabazi zuen Bez Sniegu (Magnus Van Hor) lana dago; Afarin Eghbal zinegilearen Abuelas izeneko animazioa; Radiostan (Tomas Sheridan) dokumental errusiarra; Muybridge´s Strings lan kanadarra; Luis Trapielloren La mujer del hatillo gris; Alauda Ruíz de Azuaren Dicen, eta abar.
Gogoratu, astelehen guztietan, 19:30etik aurrera, apirilaren 30era arte, gure pantailatan oso ohikoa ez den ikus-entzunezko produkziorik onena ikusteko parada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button