IKUS-ENTZUN

Zinebik film laburren aukeraketa eroango du Tabakalerara

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, bere azken edizioan ikusi diren nazioarteko film laburren aukeraketa bat eroango du Donostiara. Hala, ostiral honetan (maiatzak 25) 20:00etatik aurrera, Tabakaleran emanaldi berezia osatuko da.

Zinebik eskainiko dituen filmen artean, Nazioarteko Dokumental Onenaren Urrezko Mikeldia eta Film Labur Onenaren saria lortu zituen Julia Mauraren eta Mariangela Pluchinoren Galatée a l´infini film laburra azpimarratu behar da. Aipatutako lan horretaz gain, azken edizioko Ikus-entzuleen Saria lortu zuen Dane Komljenen Phantasiesätze lana ere ikusi ahal izango da.

Pantailaratuko diren beste filmak honakoak dituzue: Swiss Film Award-etan Animaziozko Film Labur Onena izan zen Michaela Müllerren Airport; Slamdancen, saritutako Pia Borgen Silica; eta Cinéma du Réel zinemaldian (Paris) eta London International Short Film Festivalean Film labur onenaren Saria eta Oberhausen International Short Film Festivaleko Aipamen Berezia jaso zituen Ico Costaren Nyo Vweta Nafta film laburra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button