IKUS-ENTZUN

Zinebik bihar inauguratuko du bere 61. edizioa, euskal film laburren emanaldiarekin

Bihar, Bilboko Arriaga Antzokiko agertoki nagusian, Sekzio Ofizialean lehiatuko diren zazpi film laburren emanaldiarekin abiatuko da Zinebi 61. Gaur berton, labur horien zuzendariekin izan gara prentsaurrekoan.  Biharko hitzordua 20:00etan izango da. Ordu horretan ere, Ohorezko bi Mikeldi emango zaizkie Claire Simon zinegile frantsesari eta Wang Bing zuzendari txinatar ospetsuari.

Sari bereziak entregatu ostean, lehiaketan parte hartu duten euskal film laburrak proiektatuko dira. Guztira 57 film laburrek hartuko dute parte Zinebi 61eko Sekzio Ofizialean, 18 fikziok, 22 dokumentalek eta 17 animaziok. Lehiaketarako aukeratu diren lanen artean, zazpi euskal zinegileek egindakoak dira, eta horiexek pantailaratuko dituzte bihar Arriaga Antzokian. Euskal ekoizpenak honakoak dira: Xulia, Lur Olaizola (dokumentala); Mateoren ama, Aitor Arregi eta Jose Mª Goenaga (fikzioa); Ártico, Jesús Mª Lazkano eta Josu Venero (dokumentala); Anti, Josu Martinez (fikzioa); Medvedek, Ainhoa Gutierrez (dokumentala); Regina, Lander Ibarretxe (fikzioa); eta Solo son peces, Paula Iglesias eta Ana Serna (dokumentala).

Zazpi film horiek sarituak izan daitezke, eta horretako honako sariak eratu dira: Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia (7.000 euro), Euskal Zinearen Sari Nagusia (6.000 euro), Zine Espainiarraren Sari Nagusia (6.000 euro), lehiaketako hiru generoetako –fikzioa, dokumentala eta animazioa– Mikeldiak (5.000 euro), Ikus-entzuleak-EiTB Saria (3.000 euro) eta Euskal Gidoi Onenaren SGAE– Euskadi Kontseilua Saria (3.000 euro). Filmok horiek lortzeko lehiatuko dira.

Gaurko prentsaurrekoan, zinegile guztiek eskerrak eman nahi izan dizkiote  Zinebiri, lanok jasoko duten bultzadagatik.  Horietariko batzuek lehen aldiz egin dute labur bat “modu seioan” eta aukera izan dute prestigioa duen jaialdia batean zabaltzeko.

Lan eta zuzendari bakoitzaren gaineko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, Zinebik dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu